Segundas Lenguas e inmigración

 
Second Languages and immigration

     Hizkuntza berri bat ikastea jarduera erakargarria izan daiteke norberaren garapen pertsonalerako. Derrigorrezko betebeharra ere izan daiteke ikasketa-curriculumaren zeregina denean, baina lehen mailako premia da arrazoi bategatik edo bestegatik bere hizkuntzaz mintzatzen ez den herrialde batean bizi eta lan egin edo ikasi behar duten giza talde askorentzat. Zentzu horretan hizkuntza eta hizkuntzaren ikaskuntza garapen pertsonalerako eta gizarte aldaketarako tresnatzat har daitezke. Bigarren hizkuntza bat (2H) jakiteari eta erabiltzeari esker aldaketa esanguratsuak lor daitezke norberaren bizi-baldintzetan, informaziorako sarbidea izan eta, ondorioz, ingurunean eragin.

     Hala ere, hizkuntzen irakaskuntzak ez ditu beti era egokian jasotzen giza talde horien beharrizan eta asmoak. Aurreiritzi eta estereotipo sozialak direla eta, etorkinak hizkuntzen irakaskuntzarako ohiko programetatik at geratzen dira gehienetan, joera handia baitago pentsatzeko eurek ez dutela ikasle arruntek duten prestakuntza, ez haiek adina baliabide ekonomiko. Gabeziak baino ez dituen gizakumearen irudi negatibo horren eraginez, hizkuntz premiak ez dira behar bezala nabarmentzen.

Ikasle etorkina irudikatzen denean, alde sozio-ekonomiko eta kulturalak nabarmentzen dira maizenik; hortaz, ez dira kontuan hartzen bigarren hizkuntza berezko hizkuntz komunitatearekiko elkarreraginean ikasteko eta erabiltzeko eran eragiten duten testuinguru-aldagaiak. Egoera honek hainbeste komunikazio-eskakizun planteatzen ditu, non 2Haren ikaskuntza/irakaskuntzak deskribapen linguistiko zehatzak behar baititu testuinguru horietako hizkuntz erabileraz.

Arlo horretan egindako ikerkuntzak tresnak ematen dizkigu hizkuntz edukiak identifikatzeko eta hautatzeko, baita sekuentzia didaktikoak, programak eta ikasle etorkinen beharretara egokitutako materialak diseinatzeko ere.

     Alabaina, ez ikerkuntzak ez didaktikak ezin dezakete aurrera egin egindako lanetatik abiatzen ez badira. Lan horietako batzuetara sarbidea erraztea da, izan ere, web gune honen helburua. Irakasle, ikertzaile eta ikasleen esku jarri nahi ditugu 2Haren ikaskuntzan edota bere oinarrizko zenbait osagairen ezagutzan sakontzeko hainbat ikerlan, dokumentu eta baliabide didaktikoren aukeraketa.

     Hizkuntza berri baten ikaskuntza eta irakaskuntza jarduera liluragarriak izan daitezke, kultura eta jatorri ezberdinetako pertsonen arteko hurbilketa- eta ezaupide-ariketa diren aldetik. Guretzat, bizi garen mundu hau aldatzen lagun diezaguketen tresna ere badira. Espero dugu ekimen hau baliagarria izango dela gogoan izan ditugun guztientzat eta, batez ere, hobetzen lagunduko duela langile etorkinei eta beraien familiei eskaintzen zaien bigarren hizkuntzen irakaskuntza.

  

  Bigarren Hizkuntzak eta Immigrazioa.

CON EL APOYO DE
Universidad de Málaga.  Cursos para extranjeros.
Universidad de Deusto. Cursos y jornadas de lengua para inmigrantes
Universidad de Alcalá. Departamento de Filología.
Universidad de Alicante. Departamento de Filología Española, Lingüística General  y Teoría de la Literatura.
Universidad Complutense Madrid. Facultad de Educación. Departamento de didáctica de la(s) lengua(s) y la(s) literatura(s).
UNED Departamento de  lengua española y lingúística general.
Asociación Española de Lingüística Aplicada.
Asociación para la Enseñanza del Español como Lengua Extranjera.
Observatorio Atrium Linguarum.
Universidad Autónoma de Madrid. Facultad de formación del profesorado y educación.      Área de filología inglesa.
Universitat Pompeu Fabra. Departament de  Traducció i Filologia.